2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

Tolosatik Tokiora bizikletaz

Urtarrilak 21 Osteguna
LH6. maila eta DBH 1. mailako (Eus)
ikasleentzat hitzaldia: 

“Tolosatik Tokiora bizikletaz”
Emailea: Lander Egia.
Tokia: Orixe Institutua
Ordua: goizez









Gaur goizean Lander Egia izan da Samaniegoko 6. mailako eta Orixeko 1. mailako ikasleei munduari ematen ari zaion birari buruz hitz egiten. Orixekoek egin digute laburpen polit hau han egon ahal izan ez dugunontzat. Disfrutatu|

Lander Egia tolosarra munduari bira ematen ari zaio bizikletan. Grina 2006an egindako bidaia batean sortu zitzaion, baina horretarako behar den hizkuntza baliabidea ez zuela eta, 2007an lana utzi eta Inglaterrara joan zen ingelesa ikastera.
    2014ko martxoan abiatu zen Tolosatik Tokiorantz, Inglaterran egin zituen bertako lagunak bisitatzeko asmotan. Bidaian zehar jaso duen jendearen abegikortasuna eta eskuzabaltasuna azpimarratu du: batere ezagutu gabe etxera gonbidatu dute; jateko ezer gutxi edukita ere, apur hori elkarbanatzeko joera… Horrek jendearekiko harremanetarako erraztasuna eman dio, eta azpimarratu du Albaniako jendea, nekazari jende xumea, beti dagoela jendearekin hitz egiteko prest.
    Oraingoz gehien atsegin izan zaion herrialdea Iran da. “Oso irudi txarra dugu Iranez, eta bertako jendea oso esker onekoa da” dio Landerrek, baita esan ere eskerrak eman zizkiotela Iran bisitatzeagatik.
    Kultura asko ezagutu eta gauza asko ikasi ditu bukatu gabe duen bidaia honetan. Datorren astean ekingo dio berriro ere Tokiotik aurrera. Ondo joan Lander!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina