2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

Batzar orokorra (2016/04/26)

Kaixo!

Seguruenik honez gero iritsiko zitzaizuen eskutitza esanez datorren asteartean, arratsaldeko 18:30etan, Tolosako kultur etxean, batzar orokorra dagoela.

Urtero izaten dugu batzar orokor bat ikasturte hasieran baina aurten batzar orokor berezi bat egitea dagokigu. Urte askoan Gorosti guraso elkartean lanean aritu den jendea, arrazoi ezberdinengatik taldean era aktiboan parte hartzeari utziko diote. Hori dela eta zuzendaritza aldatu beharra dago. Talde honen osaketa beharrezkoa da lege aldetik, baina azkenean garrantzitsuena talde eragilea da. Talde eragileari esker funtzionatzen du guraso elkarteak. Zenbat eta handiagoa taldea, orduan eta banatuago egin beharrak. Horregatik eta lan horrek guraso eta eskolaren arteko harremanak asko aberasten dituelako, animatu nahi zaituztegu bilerara etorri eta aurrerantzean talde eragile horren kide izatera.

Asteartera arte,
Gorosti.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina