2016(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena

Samaniegoko Jaialdia 2016

Bertso honekin hartu gintuen larunbatean  (2016/06/04) Uzturpe frontoiak, ikasturte bukaerako jaialdia ospatzeko:

Herritik jaso dugu

garenaren sena

herrira itzuli nahi

gaurkoan garena

ingurumenarekin

lotura zuzena

elkarbizitza ona

hartu dugu lema

harro azaltzen dugu

publiko izena

euskara bilakatuz

mintzaira ozena.

Ez naiz luzatuko azalpenetan hurrengo bideo eta irudiek ongi erakusten dutelako bertan gertatutakoa.

Hemen emanaldi oso osoa ikus daiteke :


Hemen laburpen bideo-muntaia:


Hemendik aurrera emanaldia ikasmailaz:
(Haur Hezkuntza)

(LH 1. eta 2. mailak)

(LH 3. eta 4. mailak)

(LH 5. eta 6. mailak)

Tolosaldeako atarian ere azaldu da berria eta hementxe ikus dezakezue.

Ikus dezakezuenez emanaldia oso polita izan zen. Gorosti guraso elkarteak eskerrak eman nahi dizkio eskolari horrenbeste ume biltzen dituen emanaldi hau urtero urtero antolatzeagatik. Baita komunitate osoari giro polita mantentzen laguntzeagatik eta jaialdia antolatzen ibili garenoi laguntza emateagatik. Salbuespenak salbuespen, errespetua eta lankidetza gailendu baitzen.

Gogoratu! Jaialdi hau aurrera ateratzeko denon parte-hartzea behar beharrezkoa dela!

Emanaldia, sei urtez Gorostiko lehendakari eta hau guztia aurrera atera dadin horrenbeste egin duen pertsonari, Joseri agurra eta lore sorta eskainiz hasi zen eta horrela bukatu nahi dugu guk ere Gorostiko blogaren sarrera hau.

Eskerrik asko Jose!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina